Donostiako Orfeoiak energia berrituarekin eta kontzertu bikoitzarekin ekingo dio denboraldi berriari asteburu honetan.

Ayete Ikastetxe Nagusiak Gazteen Kontzertu Solidarioaren 15. edizioa aurkeztu du. Donostiako Orfeoia protagonista eta Caritas Gipuzkoaren alde, otsailaren 23an egingo da, ostirala, arratsaldeko 19:30etan, Koruko Andre Mariaren Basilikan. Oraingo honetan, Donostiako Orfeoiak (José Antonio Sainz Alfarok zuzenduta) eta Juan de la Rubia Bartzelonako Familia Santuaren katedraleko organistak "De la plegaria a la resurrección" emanaldia eskainiko dute.

Aurten ere bere agertokira, Donostiako Orfeoiaren egoitzara (San Juan kalea, 6. Donostia), itzuli da Ganbera Musikako Talentu Berriak zikloa; Kutxa Fundazioak sustatzen eta antolatzen duena Donostiako Orfeoiaren laguntzarekin eta Musikene, EGO eta Donostia Musikarekin batera.

Subscribe to