Musika tailerra Antxon Ayestarán Ikastetxetan

Musikarekiko sentiberatasuna eta zaletasuna txikitatik lantzen dira. Antxon Ayestaran musika-tailerrean oreka harmonikoa esnarazten da haurrengan. Musikarekin ikasi eta gozatu egiten da.

Elkarrekin abestuko dugu?

Orfeoi Gaztea Orfeoiaren ataria da, Donostiako abesbatza handian debutatu aurreko urratsa. 

8 eta 16 urte arteko gazteek osatzen dute eta abesbatza misto independente moduan aritzen da.

Ikastetxeko abesbatzak

Donostiako Orfeoiaren beste lan bat da abesbatza-musika sustatzea ikastetxeetan abesbatzak sortuz. 8 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako ekimena.

Biolin ikasgela

Orfeoiaren zuzendaria den Sainz Alfaro maisuaren ekimenez, ikasgela horretara edonor joan daiteke, haur nahiz heldu, eta bertan biolina irakasten da oinarrizko mailatik gorenekoraino.

Donostiako Orfeoia UPV/EHU Saria

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiako Orfeoiak sari hori sortu zuten ikerketa musikala sustatzeko eta musikagintzaren alorrean gailendutako pertsonen ibilbidea aitortzeko.

Donostiako Orfeoia-Musikene Saria

Urteroko sari horren hartzekodunak izaten dira ikasketak burutzeko lanean, Euskal Herriko musikagintza eta musika koralari buruzkoak lehenetsiz, emaitzarik hoberenak lortzen dituzten Musikeneko ikasleak.