Txikienen taldea ere nortasuna eta independentzia lortzen ari da. Abeslari gehienak eskoletako abesbatzetatik eta Musika Tailerretik datoz, eta horrek ahalbidetzen du hasiera-hasieratik zailtasun handiagoko obrekin lanari ekin ahal izatea. 8 eta 11 urte arteko neska eta mutilek osatzen dute.

Izena-ematea

Matrikula irekia

On line edo presentziala (Ordutegia: 9.30tik-13.30ra // 15.30tik - 18:00ra)

IZEN-EMATEN ORRIA

 

 

Zertan ari garen

Musika korala bultzatzen eta haurrak txikitatik musikarekiko sentsibilizatzen ari gara. Ahotsak hezten eta musikarekin eta musikaz gozatzen erakusten ari gara.

Nola
  • Praktika koralak eginez
  • Lan koralak irakatsiz
  • Hiriko jai-ospakizunetan eta kontzertuetan parte hartuz
  • 1997az geroztik Gabonetan UNICEFek Donostian egiten duen ongintzazko kontzertuan parte hartuz
Noiz

Ikasturtean zehar.
Bi saio astean: Astelehenean eta Asteazkenean, 15:30tik 18:25 ra
Udaldian: Hiriko jai-ekitaldietarako berariazko entseguak eginez.

Norekin

Haur-abesbatzak zuzentzen eskarmentua duten zuzendariekin.

Zuzendaria
  • Leticia Vergara
Adina

8 eta 11 urte artean.

Taldeak

Ahots femeninoak eta maskulinoak bereiz hezten dira.

Informazio gehiago
CAPTCHA

info@orfeondonostiarra.org
Tel.: +34 943 422 239