Donostiako Orfeoiak ehun urte baino gehiago daramatza bere musikarekin gozaraziz eta Donostiaren izena mundu osoan barrena zabalduz. 120 urte hauetan erakutsi dugun amateur-izaerak eta erabateko ardurak eta zaletasunak eraman gaitu munduko abesbatzarik onenen artean aitortuak izatera.

Orain, Orfeoiak egitasmo artistiko berri eta anbiziotsuak ditu esku artean, eta abeslarien berebiziko eginahala, eta laguntza ekonomiko oparoa beharko dira horretarako. Horregatik egiten diegu laguntzeko gonbita enpresei, "Donostiako Orfeoiaren lagun" edo "Donostiako Orfeoiaren ohorezko lagun" bihur daitezen.

Zure ekarpenaren ordainetan, hainbat onura fiskal izango ditu zure enpresak (Ogasunean jakinaraziko dizkizute), baita beste zenbait kontraprestazio ere:

  • "Donostiako Orfeoiaren lagun" direnek hala direla aipatu ahalko dute egoki deritzoten komunikazioetan.
  • Delako enpresa, marka, entitatea edo erakundea berariaz azalduko da Orfeoiaren komunikazio-elementu eta euskarri guztietan.
  • "Orfeoiaren lagunek" hainbat ekitalditarako gonbidapena jasoko dute: edizioen aurkezpenak, kontzertu berezien aurkezpenak, erakusketen inaugurazioak, koktelak, etab.
  • Eta Orfeoiak urtero egiten duen kontzerturako sarrerak ere jasoko dituzte.

"Donostiako Orfeoiaren ohorezko lagunek" beste zenbait onura ere izango dituzte:

  • Erabateko lehentasuna Orfeoiarekin kontratuak egiteko, baita hark abestu ahal izateko ere enpresak edo haren kide den erakunde batek antolatzen duen emanaldi edo kontzertu pribatu batean, betiere eskaera hori Orfeoiaren zuzendaritzaren irizpidearekin bat badator. Horrelakoetan ordainsari berezia eskainiko da –zehaztu beharrekoa–, datak, joan-etorriak eta konpromiso artistikoak kontuan hartuta.
  • Opari gisa, Orfeoiak egiten dituen grabazio guztien ale bana jasoko dute.
  • Orfeoiaren lagunentzako urteroko kontzertuan lehentasunezko jarlekuak (palkoa, platea eta antzekoak) lortzeko eskubidea izango dute.

Gustatuko al litzaizuke zure enpresa Orfeoiaren laguna izatea? Oso prozesu erraza da. Orrialde honekin batera dagoen inprimakia bete eta guri bidali, besterik ez duzu egin behar. Anima zaitez eta egizu bat gure proiektuarekin.

50 euro gutxienez
CAPTCHA