Donostiako Orfeoia osatzen dugunok oso pozik gaude lagun asko eta askoren laguntza eskuzabala dugulako. Haien lankidetzari esker abestu ahal izan dugu zuzendari ospetsuenekin eta nazioarteko orkestrarik onenekin eszenatokietan. Lagun horienak ere badira gure lorpen guztiak eta Donostiaren izena mundu osoan ezagutarazteak ematen digun atsegina. Gure arrakasta, haien arrakasta ere bada.

Baina orain erronka berri eta anbiziotsuak ditugu esku artean eta jaso dezakegun laguntza guztia beharko dugu. Izan nahi al zenuke Orfeoiaren lagun? Oso erraza da eta, zure ekarpenaren ordainetan, baita beste kontraprestazio asko ere:

  • Kuota hori errenta-aitorpenean desgrabatu ahal izango duzu. (NORMA FORAL 3/2014, de 17 de enero, del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas del Territorio Histórico de Gipuzkoa. - Boletín Oficial de Gipuzkoa de 22-01-2014 )
  • Bazkideen urteroko Donostiako kontzertura joateko bi  sarrerak.
  • Donostiako Orfeoiaren entseguetara doan sartzeko aukera.
  • ANDANTE hiruhileko informazio-orria jasotzea on line.
  • Deskontuak eta abantailak hainbat saltokitan -- ABANTAILAK

Orfeoiaren parte izateko, orrialde honekin batera dagoen inprimakia bete eta guri bidali, besterik ez duzu egin behar. Gutxieneko ekarpena urtean 50 euro da.

50 euro gutxienez
CAPTCHA