Hona hemen Andante 105. zenbakia Orfeoiaren jarduekin

Iñigo Argomaniz sustatzaileak eta Eli Arabaolaza ikertzaileak Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria irabazi dute. Sariketaren hogeita hirugarren edizioa da aurtengoa, eta bi helbururekin sortu zen: musika sorkuntzako ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerketa sustatzea.

Datorren apirilaren 12an, ostirala, 19:30ean, ongintzazko kontzertu bat izango da Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan, Columbus Fundazioaren alde, gaixotasun genetiko arraroak dituzten haurrak tratatzeko xedea betetzen jarraitzeko dirua biltzeko helburuarekin.

Kontzertua Fundazioak bultzatutako RenHacer jaialdiaren barruan kokatzen da, eta bi edizio daramatza Euskal Autonomia Erkidegoan kontzertu horiek antolatzen.

Donostiako Orfeoiak 2024an egin duen nazioarteko lehen irteera historiara pasa da. Donostiako koruak Toulousen eta Foixen abestu du Aste Santuan. Bertan, bi eszenatokiak bete ditu eta publikoaren esker ona jaso du.

Donostian eta Iruñean Euskadiko Orkestraren Denboraldian parte hartu ondoren, Orfeoia urteko nazioarteko lehen kontzertuetan murgilduko da datozen egunetan. Hala, Donostiako abesbatza Toulousen eta Foixen izango da Aste Santuan, Toulouseko Orkestraren Denboraldian parte hartzeko. Ariane Matiakh irakaslearen zuzendaritzapean abestuko du.

Subscribe to