Musikenek eta Donostiako Orfeoiak eratu zuten 2015ean sari hori Euskal Herrian musika-ikerketa sustatu eta indartzeko helburuarekin. Saria urtero ematen da eta ez du zuzkidura ekonomikorik.

Musikeneko ikasleak saridun-gai izango dira, gutxienez 9ko kalifikazioa lortu badute ikasketa-amaierako lanean; epaimahai ebaluatzaileak txosten justifikatzailearen bitartez hartarako proposatu beharko ditu, orobat. Balioztatuko da ikerketa-gaiak Euskal Herriko musikagintzarekin eta, batik bat, musika koralarekin zerikusia edukitzea. Ikastetxeko zuzendaritzak izendatuko du epaimahaia eta, gutxienez, Musikeneko bi doktore izango dira kideen artean. Ikerketa eta Berrikuntza Koordinatzaileak egingo du epaimahaiburuaren lana.

[block:webform=client-block-9233]

Donostiako Orfeoia
San Juan 6 - 20003 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: +34 943 422 239
Faxa: +34 943 423 675
Emaila: info@orfeondonostiarra.org

CAPTCHA

Premio: Orfeón Donostiarra Musikene

2016Iñigo Peque de Leoz