Ikasgela horrek txikientzat ez ezik helduentzat ere zabalik ditu bere ateak.

Txikienen taldea ere nortasuna eta independentzia lortzen ari da. Abeslari gehienak eskoletako abesbatzetatik eta Musika Tailerretik datoz, eta horrek ahalbidetzen du hasiera-hasieratik zailtasun handiagoko obrekin lanari ekin ahal izatea. 8 eta 11 urte arteko neska eta mutilek osatzen dute.

Donostiako Orfeoi Gazteak  12 eta 16 urte arteko gazteek beraien koru eta musika heziketan aurrera egin dezaten, Donostiako Orfeoira iritsi arte. Abesbatza mistoa da, eta beraien errepertorio zabala lantzeaz aparte, noizbehinka Donostiako Orfeoiarekin elkarlanean aritu ohi dira.

Abesbatzak musika ziklo ugaritan hartu du parte, hala nola, Donostia Kulturak antolaturiko eliz-musika zikloan, Gipuzkoako Organu Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan, Aita Donostia Musika Astean eta Pasaiako musika zikloan.

Subscribe to