Urriaren 31ra arte zabalik egongo da Donostiako Orfeoia Fundazioak eta UPV/EHUk deitutako XXIVSarirako lanak eta hautagaitzak aurkezteko epea. Saria musika-ikerketa sustatzeko eta musika-munduan nabarmendu diren pertsona ospetsuen edo erakundeen lana jendaurrean aitortzeko sortu zen. Bai ikerketa-azterlanak bai aintzatespen publikorako pertsona ospetsuen edo erakundeen curriculumak euskal kulturaren edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.