Donostiako Orfeoiarekin abestu nahi baduzu 943 42 22 39 telefonoan informa daitezke edota gure egoitzara hurbil daitezke.

Orfeoiak doako prestakuntza eskaintzen du eta maisu onenen zuzendaritzapean, izen handiko agertokietan eta orkestra entzutetsuekin batera abesteko aukera ziurtatzen du.

Abesteko grina duzun eta zure aisialdiko denbora gehiena kantuan jardun nahi duzun, anima zaitez. Entseguak asteartean, asteazkenean eta ostiralean gaueko 20:00etatik 22:00etara egiten dira.

Larunbata honetan, Orfeoi Gazteak eta Asturiasko Printzesa Fundazioaren Abesbatza Gazteak kontzertu bat emango dute Donostiako udaletxeko Bilkura Aretoan. Iaz abiarazitako truke-harremanaren ondoriozko bigarren topaketa izango da; lehenean, azaroaren 18an, Oviedoko San Isidoro El Real elizan bildu ziren.

Apirilean, bi emanaldi etxean

Orfeoiak apirilean emango dituen bi kontzertuak Donostian izango dira, Sainz Alfaro zuzendari dela. Lehena, hilaren 13an izango da, XVII. Orfeoia-EHU Saria emateko ekitaldian eta bigarrena, «America canta» izenekoa, 27an, Kursaalean ere, Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin.

Guadalupe Díaz García irakasleak eta Argibel Euba Ugarte ikertzaileak jasoko dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria, aurtengoan hamazazpigarren edizioa bete eta helburu bikoitzaz sortu zelarik: batetik, sormen musikalean egindako ibilbide profesionala aintzatetsi eta, bestetik, ikerkuntza musikala sustatzea.

Datorren ostiralean, 27an, Orfeoiak, Santa Cecilia Orkestra Klasikoa lagun, korurako egokitutako melodia ezagunak interpretatuko ditu, “America canta” izeneko kontzertuan, Atlantikoaren bi ertzetan arrakasta bildutakoak: tangoak, boleroak, habanerak, mariatxiak eta bestelako erritmo herrikoiak. Excelentia Fundazioak,  20.00etan Kursaal Auditorioan izango den kontzertua, antolatzen du. 

EGITARAUA

MARIACHI MEDLEY (Los Lobos, Q. Mendoza y Cortés)

“Canción del mariachi, Cielito Lindo, Jarabe Tapatio”

Maiatzean, Orfeoiak hiru kontzertu interpretatuko ditu: bi Víctor Pablo maisuaren gidaritzapean eta Musikene Orkestrarekin; eta hirugarren kontzertu bat, Tafallan, Nafarroako Abesbatzen Elkartearen 30. urteurrena ospatzeko.

Mozarten eta Verdiren Requiem mezak interpretatuko dituzte orfeoilariek ekainean emango dituzten bederatzi kontzertuetan. Tugan Sokhiev, Robert Treviño eta Sainz Alfaro maisuek zuzenduko dituzte programak Madrilen, Toulousen, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Zaragozan. Orkestrei dagokienez, Andrés Segovia Ganbera Orkestrak, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Aragoiko Erreinuko Orkestrak partekatuko dute agertokia abesbatzarekin.

Donostiako Orfeoiko emakumeek 1965. urtetik janzten dituzten Balenciagaren hogei tunika ikusgai daude New Yorkeko Metropolitan Arte Museoan (MET), Gorputz zerutarrak: moda eta irudimen katolikoa izeneko erakusketan. Maiatzaren 10ean inauguratu zen erakusketa, eta urriaren 8ra arte bisitatu ahalko da.

Donostiako Orfeoia Fundazioak eta EHUk antolatutako Hemezortzigarren Sarirako lan eta hautagaitzak aurkezteko epea dago zabalik urriaren 31a arte. Ekimenak helburu bikoitza du: batetik, musika-ikerketa sustatzea; eta bestetik, musikaren munduan nabarmendu diren pertsona eta erakundeen lana jendaurrean onestea. Musika-ikerketaren lanak eta pertsona eta erakundeen curriculumak Euskal Herriko edozein hizkuntzatan aurkezteko aukera izango dute (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez). .

Orfeoiaren Antxon Ayestarán musika-lantegiak kemen handiz eta xede berri batekin ekingo dio ikasturte berriari: ikasleek musikaren superbotereak ezagut ditzatela, «soinuak jolasekin, abestiekin eta dantzekin nahastuta».

Subscribe to