Donostiako Orfeoi Gaztea 2006an sortu zen, Donostiako Orfeoi Txikitik zetozen 14 eta 18 urte arteko gazteek beraien koru eta musika heziketan aurrera egin dezaten, Donostiako Orfeoira iritsi arte. 45 neska-mutilek osaturiko abesbatza mistoa da, eta beraien errepertorio zabala lantzeaz aparte, noizbehinka Donostiako Orfeoiarekin elkarlanean aritu ohi dira.
Abesbatzak musika ziklo ugaritan hartu du parte, hala nola, Donostia Kulturak antolaturiko eliz-musika zikloan, Gipuzkoako Organu Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan, Aita Donostia Musika Astean eta Pasaiako musika zikloan.
2008. urteaz geroztik Donostiako Orfeoi Gazteak urtero gabonetan UNICEFen alde egin ohi den ongitzako kontzertuan parte hartzen du Kursaal aretoan Donostiako Orfeoi Txikiarekin batera. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolaturiko koru gazteen tailerretan parte hartu izan du, probintziako abesbatza ezberdinetako abeslariekin batera, eta hainbat gazte abesbatzekin elkartrukeak egin izan ditu, hala nola, Galiziako Orkestra Sinfonikoko gazte abesbatza, Granollerseko Cor Jove Amics de la Unió edo Pasaia Gazte abesbatza, Madrilgo Gazteen Abesbatza, Madrilgo umeen eta gazteen abesbatzen Nazioarteko I. Jaialdiaren antolatzailea 2015ean.
2013an gazteen saileko bigarren saria lortu zuen Ejea de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketan, eta 2016an sail horretako lehen saria eta publikoaren saria eskuratu zituen.
Grabazioak
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek sustatutako hiru CDren grabazioan parte hartu du Donostiako Orfeoi Gazteak, Orfeoi Txikiarekin batera: Sentitu, Pentsatu, Ekin Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bizipoza eta Txo, Mikmak Txikia. Azken horretan, musikari profesionalek, aktoreek, bertsolariek, trikitilariek eta poetek parte hartu zuten. 2016an, “Itsas ertzean” izeneko diska grabatu zuten, itsasoari eskainitako abestiekin.
2021-2022ko IKASTURTEA
MATRIKULA IREKIA.
SARRERAKO FROGAK: EKAINAK 21, Astelehena, eta 22, asteartea 17:30-19:00 h
Aurretiko zita: info@orfeondonostiarra.org
Ahots mistoen abesbatza batean abesteko aukera berria eskaintzen diegu, ahotsaren lanean sakondu, eta abesbatza batean abesteak dakarren esperientzia musikal eta pertsonalaz gozatzen irakatsiz.
Urtean zehar Donostiako Orfeoiarekin batera emanaldiren bat egiteko aukera ere izaten dute.
Orfeoi Gaztea bezalako abesbatza batentzako egokia den errepertorioa prestatuz eta beharrezko ikusten diren kontzertuak emanez.
Ikasturtean zehar.
Astean bi saio, egun biz behin eta eskolaz kanpoko orduetan.
Uda partean: Kontzertuetarako entseguak noizbehinka.
- José Antonio Sainz Alfaro
- Leticia Vergara
15 urtetik 18 urte arte.
Ahots mistoen abesbatza.
info@orfeondonostiarra.org
Tel.: +34 943 422 239