Abuztuan, Orfeoiak 78. Musika Hamabostaldian parte hartuko du nazioarteko bi orkestrarekin, eta bakoitzarekin kontzertu bat emango du: BBCko Orkestra Filarmonikoarekin eta Luxenburgokoarekin. Santanderreko 66. Nazioarteko Jaialdian ere arituko da, Luxenburgoko Filarmonikoarekin, halaber.
Orfeoiak zinemarekin lotutako programak dituzten bi kontzertutan esku hartuko du hilabete honetan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin arituko da bietan, eta José Miguel Pérez-Sierra maisuak zuzenduko ditu biak. Ángel Illarramendi konpositore zarauztarraren omenaldia izango da lehen kontzertua (hainbat filmetako musikaren egilea da), eta bigarrena klasikoa da jada Zinemaldiaren barruan. Bi emanaldien tartean, Orfeoiak Anastasio de Gracia saria jasoko du, Madrilen, AG-Fitel fundazioaren eskutik.
Uztailaren 21ean, Orfeoiak Londresko Proms kontzertuetan debutatu zuen. Abesbatzak 120. urteurrena ospatzeko nazioartean eman duen urteko kontzertu garrantzitsuena izan da.
Urrian, bost kontzertu eskainiko ditu Orfeoiak, eta guztiak Sainz Alfaroren zuzendaritzapean: bi, Bilbon; bat, Legazpin, beste bat, Zaragozan, eta azkena, solidarioa, Donostian.
Urriaren 6an, Abandon Kantari ekitaldian, Bilboko Abando auzoko San Bizente Martiriaren elizan egongo da abesbatza, eta, Gerardo Rifón organistaren laguntzarekin, zenbait pieza erlijioso abestuko ditu. Kontzertua 20:00etan izango da.
Azaroaren 23an, Orfeoiak Kursaaleko Auditoriumean emango dio amaiera 120. urteurrenaren ospakizunari. Kontzertua Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin batera izango da, alegia, Errege Antzokiko orkestra titularrarekin. Agertoki enblematiko horri oso lotuta dago abesbatza, 123 aldiz abestu baitu bertan. Kontzertu honen bidez, bi erakundeen arteko lotura artistikoak sendotu nahi dira.
Donostiako Orfeoiak jakitera ematen du 120. urteurrenaren ospakizunei amaiera eman behar zien kontzertua, azaroaren 23an Kursaal auditoriumean egitekoa zena, tamalez, atzeratu egin behar dela, zuzendariak osasun-arazoak dituelako atzoz geroztik.
Barkamena eskatzen dizuegu atzeratzeak eragin ditzakeen eragozpenak direla eta. Gaur-gaurkoz ezin dizuegu zehaztu noiz egin ahal izango den kontzertua.
Sarrerak erosi dituztenek dirua itzultzeko aukera dute erosteko erabilitako bide berak baliatuta: Internet edo Kursaaleko txarteldegia.
Orfeoiak bazkide eta lagunentzat urtero antolatzen duen kontzertua abenduaren 14an izango da aurten, Kursaalean. Gabonetako programa interpretatuko dute Orfeoiko, Orfeoi Gazteko, Orfeoi Txikiko eta Abeslari Txikietako ahotsek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lagunduta eta Esteban Urzelairen zuzendaritzapean. Kontzertuaren lehen zatian, Arthur Honeggerren Gabonetako kantata interpretatuko dute, eta Jesús García Aréjula baritonoa izango da bakarlari.
Urtarrilean, hiru kontzertu emango ditu Orfeoiak: bi Madrilgo Auditorium Nazionalean eta beste bat Lazkaon. Sainz Alfarok zuzenduko ditu guztiak.
2018an, Orfeoiak nazioarteko lau irteera izango ditu, 120. urteurrenaren ospakizuna biribilduko du, Estatuko lau musika-ziklotan hartuko du parte eta presentzia handia izango du etxean. Gaur arte, Orfeoiak 40 kontzertu inguru ditu lotuta.
Nazioarteko lau irtera
1.- Rotterdam eta Bruselako bira
Orfeoiak bi kontzertu emango ditu hirian otsailean. Lehena, hilaren 9an izango da (ostirala), Victoria Eugenia antzokian, Udal Txistulari Bandarekin batera, non Donostiako abesti ezagunak edo autore donostiarrek konposatutakoak eskainiko dituzten. Bestea, hilaren 23an, eta Cáritasen aldeko kontzertu solidarioa eskainiko du, Kursaalean, Musikeneko Orkestrarekin batera; kontzertu horren egitarauan, Mozarten Requiema dago jasota.









