Uztailaren 21ean, Orfeoiak Londresko Proms kontzertuetan debutatu zuen. Abesbatzak 120. urteurrena ospatzeko nazioartean eman duen urteko kontzertu garrantzitsuena izan da.

Urrian, bost kontzertu eskainiko ditu Orfeoiak, eta guztiak Sainz Alfaroren zuzendaritzapean: bi, Bilbon; bat, Legazpin, beste bat, Zaragozan, eta azkena, solidarioa, Donostian.

Urriaren 6an, Abandon Kantari ekitaldian, Bilboko Abando auzoko San Bizente Martiriaren elizan egongo da abesbatza, eta, Gerardo Rifón organistaren laguntzarekin, zenbait pieza erlijioso abestuko ditu. Kontzertua 20:00etan izango da.

Azaroaren 23an, Orfeoiak Kursaaleko Auditoriumean emango dio amaiera 120. urteurrenaren ospakizunari. Kontzertua Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin batera izango da, alegia, Errege Antzokiko orkestra titularrarekin. Agertoki enblematiko horri oso lotuta dago abesbatza, 123 aldiz abestu baitu bertan. Kontzertu honen bidez, bi erakundeen arteko lotura artistikoak sendotu nahi dira.

Donostiako Orfeoiak jakitera ematen du 120. urteurrenaren ospakizunei amaiera eman behar zien kontzertua, azaroaren 23an Kursaal auditoriumean egitekoa zena, tamalez, atzeratu egin behar dela, zuzendariak osasun-arazoak dituelako atzoz geroztik.

Barkamena eskatzen dizuegu atzeratzeak eragin ditzakeen eragozpenak direla eta. Gaur-gaurkoz ezin dizuegu zehaztu noiz egin ahal izango den kontzertua.

Sarrerak erosi dituztenek dirua itzultzeko aukera dute erosteko erabilitako bide berak baliatuta: Internet edo Kursaaleko txarteldegia. 

Orfeoiak bazkide eta lagunentzat urtero antolatzen duen kontzertua abenduaren 14an izango da aurten, Kursaalean. Gabonetako programa interpretatuko dute Orfeoiko, Orfeoi Gazteko, Orfeoi Txikiko eta Abeslari Txikietako ahotsek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lagunduta eta Esteban Urzelairen zuzendaritzapean. Kontzertuaren lehen zatian, Arthur Honeggerren Gabonetako kantata interpretatuko dute, eta Jesús García Aréjula baritonoa izango da bakarlari.

Urtarrilean, hiru kontzertu emango ditu Orfeoiak: bi Madrilgo Auditorium Nazionalean eta beste bat Lazkaon. Sainz Alfarok zuzenduko ditu guztiak.

2018an, Orfeoiak nazioarteko lau irteera izango ditu, 120. urteurrenaren ospakizuna biribilduko du, Estatuko lau musika-ziklotan hartuko du parte eta presentzia handia izango du etxean. Gaur arte, Orfeoiak 40 kontzertu inguru ditu lotuta.

Nazioarteko lau irtera

1.- Rotterdam eta Bruselako bira

Orfeoiak bi kontzertu emango ditu hirian otsailean. Lehena, hilaren 9an izango da (ostirala), Victoria Eugenia antzokian, Udal Txistulari Bandarekin batera, non Donostiako abesti ezagunak edo autore donostiarrek konposatutakoak eskainiko dituzten. Bestea, hilaren 23an, eta Cáritasen aldeko kontzertu solidarioa eskainiko du, Kursaalean, Musikeneko Orkestrarekin batera; kontzertu horren egitarauan, Mozarten Requiema dago jasota.

Donostiako Orfeoiarekin abestu nahi baduzu 943 42 22 39 telefonoan informa daitezke edota gure egoitzara hurbil daitezke.

Orfeoiak doako prestakuntza eskaintzen du eta maisu onenen zuzendaritzapean, izen handiko agertokietan eta orkestra entzutetsuekin batera abesteko aukera ziurtatzen du.

Abesteko grina duzun eta zure aisialdiko denbora gehiena kantuan jardun nahi duzun, anima zaitez. Entseguak asteartean, asteazkenean eta ostiralean gaueko 20:00etatik 22:00etara egiten dira.

Larunbata honetan, Orfeoi Gazteak eta Asturiasko Printzesa Fundazioaren Abesbatza Gazteak kontzertu bat emango dute Donostiako udaletxeko Bilkura Aretoan. Iaz abiarazitako truke-harremanaren ondoriozko bigarren topaketa izango da; lehenean, azaroaren 18an, Oviedoko San Isidoro El Real elizan bildu ziren.

Subscribe to