Donostiako Orfeoi Gazteak 8 eta 16 urte arteko gazteek beraien koru eta musika heziketan aurrera egin dezaten, Donostiako Orfeoira iritsi arte.
Abesbatza mistoa da, eta beraien errepertorio zabala lantzeaz aparte, noizbehinka Donostiako Orfeoiarekin elkarlanean aritu ohi dira.
2025-2026ko IKASTURTEA
MATRIKULA IREKIA.
On line edo presentziala (Ordutegia: 9:30tik 13.30ra // 15:30tik 18:00 ra)
Ahots mistoen abesbatza batean abesteko aukera berria eskaintzen diegu, ahotsaren lanean sakondu, eta abesbatza batean abesteak dakarren esperientzia musikal eta pertsonalaz gozatzen irakatsiz.
Urtean zehar Donostiako Orfeoiarekin batera emanaldiren bat egiteko aukera ere izaten dute.
Orfeoi Gaztea bezalako abesbatza batentzako egokia den errepertorioa prestatuz eta beharrezko ikusten diren kontzertuak emanez.
Ikasturtean zehar.
Astean saio bat: Ostirala, 18:00tik 19:30 ra
Uda partean: Kontzertuetarako entseguak noizbehinka.
8 urtetik 16 urte arte.
Ahots mistoen abesbatza.
info@orfeondonostiarra.org
Tel.: +34 943 422 239