- ()

Claudio Abbadok zuzenduta eta Simón Bolívar Orkestrarekin eta Caracasko Schola Cantorumekin batera, Beethovenen Bederatzigarren Sinfoniaren interpretazioa, Caracasko antzokian.

- ()

Luzernako Jaialdian, Claudio Abbadoren zuzendaritzapean Mahler-en Bigarren Sinfonia interpretatu zuen Jaialdiko Orkestrarekin batera.

- ()

Verdiren heriotzaren mendeurrena ospatzeko, Claudio Abbadok gonbidatu zuen Berlinen Verdiren Requiema interpretatzeko, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin eta Suediako Irratiko abesbatzekin eta E. Ericson ganbera- abesbatzarekin. Emanaldi horiek CD batean jaso ziren, eta emanaldi koral onenaren sarirako izendatu zuten Grammy sarietan.

- ()

Salzburgoko Jaialdian bi obrarekin parte hartu zuen: Berliozen Faustoren kondenazioa (sei emanaldi), eta Philip Glass-en Requiem, Bardo and Nirmanakaya 5. abesbatza-sinfonia obraren mundu mailako estreinaldia (bi emanaldi).

- ()

1997an ehun urte bete zituen Orfeoiak. Urte hartan 60 kontzertu baino gehiago eskaini zituen eta amaiera Berlinen eman zien abenduaren 30 eta 31n, Alemaniako hiriburuko Orkestra Filarmonikoarekin, Claudio Abbadoren zuzendaritzapean.

- ()

BBC Filarmonikarekin, bere zuzendariarekin Juanjo Mena eta Beethoven-aren Fideio, kontzertu bertsioan.

- ()
- ()

Musikenek eta Donostiako Orfeoiak eratu zuten 2015ean sari hori Euskal Herrian musika-ikerketa sustatu eta indartzeko helburuarekin. Saria urtero ematen da eta ez du zuzkidura ekonomikorik.

Subscribe to