Apirilean, bi emanaldi etxean

Orfeoiak apirilean emango dituen bi kontzertuak Donostian izango dira, Sainz Alfaro zuzendari dela. Lehena, hilaren 13an izango da, XVII. Orfeoia-EHU Saria emateko ekitaldian eta bigarrena, «America canta» izenekoa, 27an, Kursaalean ere, Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin.

Apirilaren 13an (ostirala), koruak obra laburren bilduma bat eskainiko du, piano-jotzaile batek lagunduta, EHUren Ignacio María Barriola Zentroko Auditoriumean. Orfeoia-EHU Sariak eman ondoren izango da kontzertua, 19:00etatik aurrera. Aurten sarion 17. edizioa egingo da.

Hilaren 27an, Orfeoiak, Santa Cecilia Orkestra Klasikoa lagun, korurako egokitutako melodia ezagunak interpretatuko ditu, Atlantikoaren bi ertzetan arrakasta bildutakoak: tangoak, boleroak, habanerak, mariatxiak eta bestelako erritmo herrikoiak. Excelentia Fundazioak antolatzen du kontzertua.

Orfeoi Gaztea Parisera

Orfeoi Gaztea Parisera abiatuko da bertako Saint Eustache elizan Parisko Orkestrako gazteen koruarekin batera kontzertu bat emateko hilaren 8an.  Frantziako erlijio-musikako eta euskal folkloreko obrak eskainiko dituzte, Thomas Ospital organo-jotzaileak lagunduta. Frantziar gazteak apirilaren 24an etorriko dira Donostiara beren errepertorioa interpretatzera, udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.