Urtea amaitzeko, Orfeoiak hiru kontzertu eskainiko ditu Gipuzkoan, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Lehena bazkide eta lagunentzat izango da, eta aurten zero lerro bat egongo da, nahi duenak Atzegi laguntzeko. Kursaalen egingo da, abenduaren 13an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, eta, halaber, haurren eta gazteen abesbatzek ere parte hartuko dute. Bigarren kontzertua ere Kursaalen egingo da, Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin, eta Haendelen Mesias lana interpretatuko da. Hirugarrena Tolosako Abesbatza Lehiaketaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko egingo da Gipuzkoako udalerri horretako Santa Maria elizan.

Bazkideen eta lagunen kontzertuaren aurtengo berritasuna da zero lerro bat jarriko dela, eta han eskuratzen den dirua Atzegi (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea). Era berean, hamarkada bat baino gehiago abesbatzaren lagun izaten daramaten 11 enpresari omenaldia egingo zaie: Arcelormittal Gipuzkoa, Bankoa, Bultz, Kursaal Elkargunea, Nafarroako Unibertsitatearen Goi Ingeniaritza Eskola, Estrategia Empresarial, Etxe Onenak, Imoinsa 1985, Caixabank, SDV Elkartea eta Unicef Euskal Herriko Batzordea.

Edizio honetan, kantu herrikoi labur eta askotarikoak sartu dira programan, hala nola euskal abestiak, abesti latinoamerikarrak eta film ezagunetakoak, eta, amaitzeko, zenbait gabon-kanta eskainiko dira. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lagunduko du abesbatza, eta zenbait kantutan Orfeoiko kantari txiki eta gazteek parte hartuko dute. Entsegu nagusia bezperan egingo da, eta jendeari irekia izango da Orfeoiaren Ohorezko Laguna den BM Supermerkatuak enpresaren eskutik.

Abenduaren 22an, abesbatzak Haendelen Mesias lana interpretatuko du Kursaal auditoriumean Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin batera. Solistak Maria Hinojosa (sopranoa), Marta Infante (mezzosopranoa), Víctor Sordo (tenorra) eta Pau Bordás (barítonoa) izango dira.

Urteko azken kontzertua abenduaren 29an egingo da, Tolosako Santa Maria elizan, Abesbatza Lehiaketaren 50. urteurrena ospatzeko. Askotariko lanak interpretatuko dira, Gerardo Rifón organo-jotzaileak lagunduta.