Gaur, maiatzaren 8an, asteazkena, Ignacio Núñez-ek, Gipuzkoa Basketen Presidentea, eta José María Echarri-k, Donostiako Orfeoiaren Presidentea, bi entitateen artean etorkizunerako elkarlan harremanen hasiera adierazten duen hitzarmena sinatu dute.

Senidetze honen lehenengo ekitaldi bezala,  Orfeoi Gazteak emanaldi bat eskainiko du Gipuzkoa Basketen zale guztientzat Delteco GBC-k ostegunean 21.30etan jokatuko duen partiduaren atsedenaldian. Munduan zehar ezaguna den Orfeoiaren talentu gazteek bere errepertorioaren bi pieza abestuko dituzte, taldearentzat hain garrantzitsua den partidu honetara etortzeko beste eragingarri bat.