Gure musikaren nazioarteko bi izen handik, DONOSTIAKO ORFEOIAK eta LUIS COBOSek, Europako Orkestra Sinfonikoarekin batera, lehen aldiz elkarrekin aurkeztuko dute MÚSICA ALREDEDOR DEL MUNDO (Music Around the World) lanaren mundu mailako estreinaldia, kontzertu zirraragarria, ikusgarria eta askotarikoa, musikaz, artez eta emozioz betea.

Hona hemen Andante 99.zenbakia, Orfeoiaren jarduekin.

Atzo, astelehena 19, Donostiako Orfeoiaren egoitzan, Espainiako Gobernuko Haur Pobreziaren aurkako Goi Komisarioak bultzatutako Alianza País Pobreza Infantil Cero aliantzari atxikitzea sinatu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak proposatuta. Aliantza honek 200 kide ditu dagoeneko, eta haur-pobreziaren aurkako borrokan papera izan dezaketen enpresen, hirugarren sektoreko erakundeen, fundazioen, erakundeen eta administrazio publikoen lana lerrokatzea du helburu. Hori dela eta, kontzertu bat antolatu da bihar, abenduak 20.
Ayete Ikastetxe Nagusiak 2023an gazteen Kontzertu Solidarioa antolatu du hirirako. Dagoeneko 14 edizio dira. Oraingoan Carl Orff konpositorearen Carmina Burana interpretatuko da. Donostiako Orfeoiak eta Musikeneko perkusio ensembleak, Jon Urdapilleta eta Teodora Oprisor pianistek, Gabriel Blanco baritonoak, Ana Otxoa Pando sopranoak eta Aitor Garitano tenorrak abestu zuten. José Antonio Sainz Alfarok zuzendua.

Errioxa Jaialdia 'musika klasikoaren eta turismo kulturalaren erreferentzia bihurtu da 35 kontzertu eta jarduerarekin Errioxan

Aurten ere Donostiako Orfeoiaren egoitzara itzuliko da (San Juan kalea, 6. Donostia) Kutxa Fundazioak Musikene, EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Donostiako Orfeoia eta Donostia Musikarekin batera sustatu eta antolatzen duen Ganbera Musikaren zikloa. Bederatzi kontzertuk osatzen dute zikloaren edizio berri hau, ostegunetan 19:00etan izango direnak. Sarrera librea da eserlekuak bete arte. Ganbera Musikaren ziklo berria otsailaren 16an, hasiko da Kemen hirukotearekin.
Martxoaren 26an, igandea, 11: 00etan, Orfeoiak kontzertua eskainiko du Bartzelonako Familia Santuaren Basilikan, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta Juan de la Rubiak organora lagunduta. Taldeak Händel, Verdi, Arrigo Boito, Poulenc, Lloyd Weber, Fauré edo Mahlerren piezak eta Aita Madinaren Aita Gurea eta Tomas Garbizu euskal konpositorearen Ave María bezalako euskal lanak interpretatuko ditu.

Hona hemen Andante 100. zenbakia Orfeoiaren jarduekin

Subscribe to