Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du Musikeneko auditorioan datorren asteartean, ekainak 27, 19:30ean. Aukeratutako obra Carl Orffen Carmina Burana (perkusioa eta pianoak) da. Emanaldi hau Musikenek eta Orfeoiak, Gipuzkoan erreferentzia diren bi musika erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Parte hartuko duten artistak Musikeneko Perkusio Ensemble-a, Arkaitz Mendoza eta Borja Rubiños pianistak eta Estibaliz Arrroyo sopranoa, Aitori Garitano kontratenorra eta Juan Laboreria baritonoa izango dira. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.









