Donostiako Orfeoiaren udako denboraldia bihar, ekainak 6, hasiko da Andre Mariaren Basilikan, eta abesbatzak Frantziako hiru jaialditan parte hartuko du, baita Musika Hamabostaldian eta Santanderko Festibalean ere.
 
Donostiako Orfeoiak uda bizi bati egin beharko dio aurre, nazioko zein nazioarteko jaialdietan parte-hartze nabarmena izango du eta. Gainera, aurten ere Musika Hamabostaldian presentzia izango du

Ekaina
Donostiako Orfeoiak bi kontzertu eskainiko ditu maiatzean. Lehenengoa hilaren 13an izango da, 19:30ean, Madrilgo Auditorio Nazionalean. Agertoki horrek oroitzapen onak ekartzen dizkio beti abesbatzari, eta Estatuko hiriburuan 2024ko abenduaren 2an azken aldiz abestu zuen. Bost egun geroago, maiatzaren 18an, 19:00etan, Orfeoiak kontzertua eskainiko du Donostiako Kursaal auditorioan.  
Alfonso Aijón sustatzailea eta Ibermúsicako sortzaileak eta Idoia Solores ikertzaileak Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria irabazi dute. Sariketaren hogeita laugarren edizioa da aurtengoa, eta bi helbururekin sortu zen: musika sorkuntzako ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerketa sustatzea. 
Subscribe to