Donostiako Orfeoiak hasiera emango dio nazioarteko geldialdi ugari izango dituen urteari. Lehenengoa urtarrilaren 11n izango da, 20:00etan, Toulousen, Frantzian. Lehen aldiz Tarmo Peltokoski zuzendari finlandiarrak abesbatza zuzenduko du, eta Orfeoiarekin batera Toulouseko Nationale du Capitole orkestra arituko da. Bakarlariak Chen Reiss eta Sir Simon Keenlyside izango dira.
Donostiako Orfeoiak bi kontzertu eskainiko ditu, abenduaren 27an eta 28an, ‘Gabonetan musika’ Donostia Sustapenaren ekimenaren barruan. Lehenengoa, ostiralean, abenduaren 27an, Groseko Zabaleta kaleko San Inazio parrokian izango da, 20:00etan. Bigarrena, abenduaren28an, larunbata, Altzako San Martzial elizan ospatuko da, eta 20:00etan hasiko da.
Joan den ostegunean, hilak 5, Donostiako Orfeoia Parisera abiatu zen, Le Cercle de l 'Harmonie orkestrarekin eta Jérémie Rhorer sortzaile eta zuzendariarekin batera kontzertu bertsioan Verdiren"La Traviata" interpretatzeko eta birari hasiera emateko.
Parisen, Sale Collonne mitikoan entseatu ondoren, abesbatza Grenoblera joan zen, Frantziako hego-ekialdera, larunbatean, hilak 7, Verdiren opera honen lehen kontzertua emateko Maison de la Culture auditorioan.
Donostiako Orfeoiak bira bat egingo du abenduan ADDA Simfònica orkestra alacantarrarekin batera. Lehen kontzertua abenduaren 1ean izango da, 20:00etan, Alacanteko ADDA auditoriumean, orkestraren denboraldiaren barruan, eta lehen lankidetza izango da orkestrarekin abesbatza auditorium horretan artista egoiliarra izendatu zutenetik.
Jakinarazi nahi dizuegu, azaroaren 28an, osteguna, 19:00etan, Donostiako Orfeoiaren Auditorioan (San Juan kalea, 6) egingo den liburuaren aurkezpena:
EL MAESTRO LARROCHA Y DONOSTIA
Egilea: XABIER AURTENETXE
Aurkezpenean parte hartuko dute:
Urriaren 31ra arte zabalik egongo da Donostiako Orfeoia Fundazioak eta UPV/EHUk deitutako XXIV Sarirako lanak eta hautagaitzak aurkezteko epea. Saria musika-ikerketa sustatzeko eta musika-munduan nabarmendu diren pertsona ospetsuen edo erakundeen lana jendaurrean aitortzeko sortu zen.
Donostiako Orfeoiak kontzertu bat eskainiko du urriaren 25ean, ostirala, San Sebastian Martiriaren Parrokian, bere berreraikuntzaren 60. urteurrena omenduz. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Organoan Gerardo Rifón egongo da eta Jose Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du.
Leire Retegi txistulari leitzarrak IX. Donostiako Orfeoia-Musikene saria jaso zuen atzo, urriak 22, Musikeneko ikasketa amaierako lanagatik: Leitzako txistularien errepertorioa, Angel Alduntzin eta Miguel Angel Sagasetaren bidez: interpretaziotik eskuizkribuetara. Saria 20:00etan banatu zen Donostiako Orfeoiaren egoitzan.
Hona hemen Andante 107. zenbakia Orfeoiaren jarduerarekin
Donostiako Orfeoiak Adiskide eta Bazkideentzako Kontzertua eskainiko du Kursaalean urriaren 15ean, asteartea, 19:30 ean. José Antonio Sainz Alfaro zuzendariaren gidaritzapean, abesbatzak Mozarten ‘Requiem’ obra interpretatuko du.
Donostiako Orfeoiarekin batera Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta bakarlari hauek arituko dira: Eleonora Deveze (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (alto), Aitor Garitano (tenorra) eta Juan Laboreria (baritonoa).









