Atzo Donostiako Orfeoiak Pedro Subijanaren ibilbide profesionalaren 50. urteurrena ospatzeko Basque Culinary Centerren egindako omenaldi ekitaldian parte hartu zuen Euskal Herriko eta Europako figura garrantzitsu honi emanaldi bat eskainiz. Orfeoiaren presentzia Subijanak euskadiko sukaldaritzaren nazioarteko proiekzioan egindako ekarpena aitortzeko ekitaldi instituzional eta kultural baten barruan kokatu zen.
Abenduaren 18an, Donostiako Orfeoiak XL Les Grands Interpretètes musika zikloan parte hartuko du, Toulouseko Halle aux Grains areto historikoan kontzertu bat eskainiz. Auditorio hau akustika bikaina izateagatik ezaguna da. José Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiaren zuzendariaren gidaritzapean, abesbatzak Europa osoko gabon-kantak interpretatuko ditu, Barroko garaitik XX. mendera arte.
Hona hemen Andante 111. zenbakia Orfeoiaren jarduerarekin.









