Joan den ostiralean, urriaren 30ean, Donostiako Orfeoiak Adiskideen Urteko Kontzertua ospatu zuen Kursaal Auditoriumean, erakundearentzat urteko hitzordurik berezienetako bat. Gaua ezusteko batekin hasi zen: Orfeoi Gaztekokideek kantuan hartu zituzten ikusleak Kursaalera iritsi ahala, hasieratik topaketarako eta ospakizunerako giroa sortuz.
Donostiako Orfeoiak urriaren 30ean, ostirala, 19:30ean, Kursaal Auditoriumean, Orfeoiaren Adiskideei eskainitako ohiko urteko kontzertua ospatuko du. Oraingo honetan, Sergei Prokofieven Ivan Izugarria interpretatuko du Euskadiko Orkestrarekin batera, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Hitzorduak belaunaldi desberdinetako musikariak eta abeslariak elkartuko ditu agertokian.
Andante aldizkariaren 115. zenbakia eskuragarri dago jada, eta berrikuntza garrantzitsu batekin dator: Dimensión agentziak garatutako nortasun bisual berria. Diseinu berriak irudi garaikideagoa, dinamikoagoa eta bereizgarriagoa eman dio aldizkariari, eta etapa berri bati hasiera eman dio Donostiako Orfeoiaren argitalpenean. Berrikuntza hau Orfeoiaren Adiskideei eskainitako urteko kontzertu handia baino bi aste lehenago aurkeztu da. Kontzertua urriaren 30ean izango da, Kursaalen.
Orfeoiak Le Cercle de l’Harmonierekin batera jardungo du, Jérémie Rhorerren zuzendaritzapean, urriaren 11ean Pariseko Philharmonie aretoan eta hilaren 12an Toulouseko Halle aux Grains aretoan
Donostiako Orfeoia Frantziara joango da asteburu honetan Giuseppe Verdiren Requiem interpretatzeko. Errepertorio sinfoniko-koraleko obra handienetako bat da, eta Orfeoiak bi kontzertutan eskainiko du, Parisen eta Toulousen.
Donostiako Orfeoiak urriaren 30ean, ostirala, 19:30ean, Kursaal Auditorioan egingo du Orfeoiaren Adiskideeieskainitako urteroko kontzertua.









