Orfeoiak azaroan lau kontzertu emango ditu, lau tokitan: Madrilen, Cabanillasen (Nafarroa), Oñatin eta Donostian.

Urtea amaitzeko, Orfeoiak hiru kontzertu eskainiko ditu Gipuzkoan, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Lehena bazkide eta lagunentzat izango da, eta aurten zero lerro bat egongo da, nahi duenak Atzegi laguntzeko. Kursaalen egingo da, abenduaren 13an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, eta, halaber, haurren eta gazteen abesbatzek ere parte hartuko dute. Bigarren kontzertua ere Kursaalen egingo da, Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin, eta Haendelen Mesias lana interpretatuko da.

Aurten, Orfeoiak hainbat maisu ekarriko ditu, gaztetasunaren neurriz gaineko energia eta nazioartean finkatuta dagoen eskarmentu profesionalaren berezko heldutasuna konbinatzen duten orkestra-zuzendarien belaunaldikoak, orain arte 2019rako programatuta dauden 18 kontzertuetako batzuetan abesbatza zuzentzeko.

Orfeoia Parisera joango da larunbatean. Hiru kontzertu, eta beste hainbeste programa, eskainiko ditu Philharmonien: Hilaren 17an, Mahlerren 8. sinfonia interpretatuko du Municheko Filarmonikarekin eta haren abesbatzarekin, Valery Gergieven zuzendaritzapean; hilaren 20an eta 21ean, Berliozen requiema kantatuko du Pariseko Orkestrarekin eta haren abesbatzarekin eta Pariseko Kontserbatorioko Orkestrarekin, Pablo Heras-Casadoren zuzendaritzapean. Hiru emanaldietarako sarrerak orain dela aste batzuk agortu ziren.

Aurten, Orfeoiak ahots berriak bilatzeko abian jarritako kanpainak gazteengan jarriko du arreta. Proba espezifikoak egingo dira EHUren Gipuzkoako campusean, abesbatzarekin bat egin nahi duten lagunentzat asteazkenetan abesbatzaren egoitzan egin ohi diren probak alde batera utzi gabe. 

Datorren ostegunean, Orfeoiko ahots zuriek eta Orfeoi Txikikoek bat egingo dute Gustav Mahler Jugendorchester  (GMJO) orkestrarekin, Kursaalen, Jonathan Nott zuzendari britainiarrarekin batera Mahlerren 3. sinfonia interpretatzeko. Bakarlaria Elena Zhidkova izango da. Kontzertua Kursaal Eszenaren programazioaren barruan dago, eta 20:00etan hasiko da.

José Luis Loidik, Lourdes Yarzak eta Raúl del Toro Solak eskuratu dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hemezortzigarren ediziora iritsi da aurten bi helbururekin sortutako saria: musika munduko ibilbidea aitortzea eta musika ikerketa bultzatzea.

Hilaren 10ean, Orfeoiak A+Música zikloan hartuko du parte, Madrileko Auditorium Nazionalean. «Todo zarzuela» izeneko kontzertuan, Andrés Segovia ganbera-orkestraz lagunduta egongo da eta zarzuela-zatiak interpretatuko dituzte, hain zuzen ere Chueca, Vives, M. Torroba, Sorozábal, Guerrero, Giménez, Chapí, Bretón eta Penella maisuenak. Sainz Alfarok zuzenduko du eta lau solista gazte izango dira: Virginia Blanco (sopranoa), Blanca Luca de Tena (sopranoa), José Quintín Bueno (tenorea) eta Gabriel Alonso (baritonoa).

Andante 87a eskuragai dugu. Bertan, haurren eta gazteen koruen zein Orfeoiaren azken hiruhileko jardueren berriekin batera, hurrengo kontzertuei buruzko informazioa.

José Ramón García López Musikeneko ikasleak lortu du III. Donostiako Orfeoia-Musikene saria, ikasketen amaierako lan honengatik: «Bideo-jokoetarako musika-konposizioa. Indie konpositore baten ikuspegitik egindako hurbilpen bat». Saria hilaren 30ean emango da, asteartea, 12:00etan, Musikeneko Organo aretoan jende guztiarentzako ekitaldi batean. 

Subscribe to