Orfeoiaren debuta Milanen, Mahler-en Zortzigarrena bi aldiz interpretatuz, Milaneko Giuseppe Verdi Orkestra Sinfonikoarekin eta haren bi abesbatzekin, Riccardo Chaillyren zuzendaritzapean.
Kanarietako Jaialdiaren amaierako emanaldia, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin, Simon Rattleren zuzendaritzapean, Mahler-en Bigarren Sinfonia interpretatuz.
Vienako Musikvereingo urre-koloreko aretoan, Vienako Orkestra Sinfonikoarekin emandako kontzertua.
Claudio Abbadok zuzenduta eta Simón Bolívar Orkestrarekin eta Caracasko Schola Cantorumekin batera, Beethovenen Bederatzigarren Sinfoniaren interpretazioa, Caracasko antzokian.
Luzernako Jaialdian, Claudio Abbadoren zuzendaritzapean Mahler-en Bigarren Sinfonia interpretatu zuen Jaialdiko Orkestrarekin batera.
Verdiren heriotzaren mendeurrena ospatzeko, Claudio Abbadok gonbidatu zuen Berlinen Verdiren Requiema interpretatzeko, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin eta Suediako Irratiko abesbatzekin eta E. Ericson ganbera- abesbatzarekin. Emanaldi horiek CD batean jaso ziren, eta emanaldi koral onenaren sarirako izendatu zuten Grammy sarietan.
Salzburgoko Jaialdian bi obrarekin parte hartu zuen: Berliozen Faustoren kondenazioa (sei emanaldi), eta Philip Glass-en Requiem, Bardo and Nirmanakaya 5. abesbatza-sinfonia obraren mundu mailako estreinaldia (bi emanaldi).
1997an ehun urte bete zituen Orfeoiak. Urte hartan 60 kontzertu baino gehiago eskaini zituen eta amaiera Berlinen eman zien abenduaren 30 eta 31n, Alemaniako hiriburuko Orkestra Filarmonikoarekin, Claudio Abbadoren zuzendaritzapean.
BBC Filarmonikarekin, bere zuzendariarekin Juanjo Mena eta Beethoven-aren Fideio, kontzertu bertsioan.









