Donostiako Orfeoiak uda honetako bigarren nazioarteko emanaldia eskaini zuen igandean Frantzian. Kontzertua Rocamadourreko Alzou haranean izan zen, eta abesbatzak herri horretako jaialdian bigarren aldiz parte hartu zuen, duela bi edizio debutatu ondoren.
Jende asko bildu zen udako gau epel batez aire zabalean gozatzeko. Orfeoiak ‘Réquiem`(Mozart) eta ‘Sinfonía nº7’ (Beethoven) interpretatu zituen Consuelo orkestrarekin eta Lauranne Oliva (sopranoa), Paul Figuier (kontratenorra), Enguerrand de Hys (tenorra) eta Nicolas Brooymans (baxua) bakarlariekin batera. Victor Julien-Lafairrère maisu paristarrak zuzendu zuen emanaldia.
Kontzertuaren amaieran, bertaratutakoek txalo zaparrada bero bat eskaini zuten, artistak egindako lan bikaina aitortuz. Koralak Frantziako herriarekin duen sintonia onaren beste adibide bat da hau; duela hilabete bat, Montpellierren harrera izugarri beroa izan zuen, baita Toulousen ere urte hasieran.
Koruaren hurrengo emanaldiak abuztuaren 29an, Musika Hamabostaldiaren amaieran, eta abuztuaren 31n, Santanderko Nazioarteko Jaialdian, izango dira, Gewandenhaus Leipzigekin batera eta Andris Nelsonsen zuzendaritzapean. Bi kontzertuetan Brahmsen ‘Un Réquiem alemán’ interpretatuko da.