Donostiako Orfeoia Eibarko Udal Txistulari Bandaren 90. urteurrenaren omenaldian izango da. Ekainaren 15ean, igandea, 12:30ean, Eibarko Untzaga plazan 150 pertsona bilduko dituen emanaldia ospatuko da.
Ekitaldi berezi honetan txistulariak, koralistak, dantzariak eta omenaldia galdu nahi ez duten beste musikari batzuk izango dira protagonista. Emanaldia Euskal Herriko XXIII. Txistulari Alardean kokatzen da.

Abestuko diren kantuen artean, "1492: paradisuaren konkista" (Vangelis/Ituarte), "Maite" (Sorozabal), Ilunabarra (Sarriegi), "Baga, Biga" (Laboa) edo "Txoria txori" (Laboa) nabarmentzen dira.