Larunbatean ospatu zen Donostian 2025eko Aspace Eguna, “Mugarik gabeko inklusioa” leloarekin. Ekitaldi horren helburua da garun-paralisia duten pertsonei eta haien familiei ikusgarritasuna ematea, eta gizarteak inklusioarekin duen konpromisoa, aukera-berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua indartzea.
Aspace Eguna Zuloaga plazan hasi zen; hantxe jaso zuten Aspalagun 2025 Saria Donostiako Orfeoiak, Musikenek eta Euskadiko Orkestrak. Germán Ormazabal Zuzendaritza Batzordeko kideak eta José Luis Aramburu, kantari lehendakariordeak jaso zuten saria, Donostiako Orfeoiaren ordezkari gisa. Sari horrekin, Donostiako Orfeoiak garun-paralisia ezagutzera emateko egiten duen ahalegina baloratu nahi da.
Hitzorduarekin jarraitzeko, bazkaria egin zuten Goienetxe zentroak, mila lagun inguruk: familiak, erabiltzaileak, profesionalak eta boluntarioak egon ziren bazkarian. 2025eko Aspace Egunaren ospakizunek arratsaldean ere jarraitu zuten, adin guztietarako ekitaldiekin, hala nola zuzeneko musika-emanaldiak, karaokea eta zozketak.