Donostiako Orfeoiak datorren igandean, maiatzaren 17an, joko du Madrileko Auditorio Nazionalean, 18:00etanhasiko den kontzertu batean. Bertan, zarzuela, kanta liriko eta abesbatza-errepertorioko obra hautatuen bilduma zaindua eskainiko da.
Donostiako taldeak, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta laguna duen Borja Rubiños piano-jotzailearekin, izaera herrikoi eta eszeniko nabarmeneko programa aurkeztuko du, Espainiako errepertorio lirikoaren izen handi batzuei lotutako piezekin. Kontzertuak obra hauetako pasarteak bilduko ditu: La verbena de la Paloma, La Gran Vía, El rey que rabió, Don Gil de Alcalá, Agua, azucarillos y aguardiente, La del Soto del Parral eta La Parranda; baita oso ezagunak diren kantuak ere, hala nola La golondrina, La paloma, Edelweiss, Moon River, Aurtxoa seaskan eta Maite.
Programak, besteak beste, Miguel Valencia bakarlariaren parte-hartzea izango du -Vals del Caballero de Graciainterpretatuko duena- eta Txomin Maidagan baritoarena -Canto a Murcia abestuko duena-; biak Donostiako Orfeoiko kideak dira. Emanaldia Ludwig van Beethovenen Fantasía Coral obraren amaierako atalarekin bukatuko da; adierazkortasun handiko obra horrek Donostiako Orfeoiaren ibilbidea markatu duten soinu-zabaltasuna eta ahots-sendotasuna erakusteko aukera emango du.









