Abenduaren 18an, Donostiako Orfeoiak XL Les Grands Interpretètes musika zikloan parte hartuko du, Toulouseko Halle aux Grains areto historikoan kontzertu bat eskainiz. Auditorio hau akustika bikaina izateagatik ezaguna da. José Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiaren zuzendariaren gidaritzapean, abesbatzak Europa osoko gabon-kantak interpretatuko ditu, Barroko garaitik XX. mendera arte.
Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta Lucia Boned sopranoak, Anabel Aldalur mezzosopranoak, Irene del Molino sopranoak, Txomin Maidagan baritonoak, Mariana Ponochevna sopranoak, Javier Puente tenoreak eta Gerardo Rifón organo-jotzaileak hartuko dute parte.









