Donostiako abesbatzak nazioarteko eta Estatuko bere proiekzioarekin jarraitzen du, bi hitzordu garrantzitsurekin bere egutegian: Parisen lortu duen arrakasta, eta Valentzian laster eskainiko duen Verdiren Réquiem obraren interpretazioa.


Donostiako Orfeoiak aste historikoa bizi izan du, bi gertakari musikalekin, era horren, bere presentzia indartuz Europako eszenatoki nagusietan. Pasa den azaroaren 4an, asteartea, Pariseko Philharmonie aretoan emanaldi txalotua eskaini ondoren, datorren azaroaren 14an  Valentziako Palauko abonu-denboraldian parte hartzeko prestatzen ari da taldea; han, Giuseppe Verdiren Réquiem   obra bikaina abestuko du Valentziako Orkestrarekin batera.

Arrakasta Pariseko Philharmonie aretoan

Pariseko emanaldian, maila goreneko kontzertua eskaini zuen Orfeoiak Le Cercle de l’Harmonie orkestrarekin batera, Jérémie Rhorer, zuzendariaren gidaritzapean, Alt-Rhapsodie , Johannes Brahms-ena , eta Réquiem interpretatuz, Wolfgang Amadeus Mozartena. Solista-zerrenda osatuz, berriz, Axelle Fanyo (sopranoa), Agnieszka Rehlis (mezzosopranoa), Werner Güra (tenorea) eta Guilhem Worms (baxua). Pariseko publikoak txalo-zaparrada bero batekin erantzun zuen, Donostiako Orfeoiak berezko dituen bikaintasun interpretatiboa eta abesbatzaren energia aintzatetsiz.

“Pariseko Philharmonie aretoko kontzertua esperientzia bikaina izan da. Pariseko publikoak emozioz eta Orfeoiaren lana aintzatetsiz erantzun zuela sentitzea benetan atsegingarria izan da. Emanaldi honek taldearen nazioarteko proiekzioa berresten du, eta berriro erakusten du Orfeoiak Europako orkestra bikainekin jarduteko gaitasuna duela, bikaintasunetik eta musikarekiko pasiotik” adierazi du Antxon Elosegui Donostiako Orfeoiaren lehendakariak.

Hurrengo hitzordua: Verdiren Réquiem obra, Valentzian.

Datorren azaroaren 14an, Giuseppe Verdi-renobra erlijioso itzel eta teatralaren txanda izango da, errepertorio sinfoniko-koraleko hildakoen mezatarako itzel eta teatralenetakoa. Valentziako Orkestrak, Jordi Bernàcer maisuaren zuzendaritzapean, solista-zerrenda bikaina izango du, honako hauek osatutakoa: Carmen Solís (sopranoa), Ana Ibarra (mezzosopranoa), Sergio Escobar (tenorea) eta Marko Mimica (baritonoa), Donostiako Orfeoiarekin batera, Estatuko abesbatza ezagunenetakoa, eta ohikoa Espainia eta Europako hitzordu sinfoniko handietan.


Kontzertua azaroaren 14anizango da, 19:30ean, Valentziako Palauko Iturbi aretoan.

Parte-hartze honek gertakari nabarmen bat markatuko du, Donostiako Orfeoia Valentziako Palaura itzuliko baita ia 25 urte geroago, orkestraren abonu-denboraldiaren barruan. Martxoan izan zen azkeneko emanaldia hiri horretan, abesbatzak kontzertu solidario bat eman zuenean Valentziako Katedralean, Plácido Domingorekin batera, DANAk eragindako hondamendia zela eta.

“Valentziako Orkestrarekin dugun lankidetzan Orfeoia bizi izaten ari den eraldaketa-prozesua ere sinbolizatzen du, Estatu mailako orkestra, maisu eta programatzaileekin harremanak estutzea bilatzen duen birposizionamendu estrategikoa”, gaineratu du Eloseguik.

Bi hitzordu horiekin —Paris eta Valentzia—, Donostiako Orfeoiak bere bikaintasun-bokazioa eta Europako abesbatza erreferente handienetakoa dela berretsi du, ibilbide historiko sendo bat eta etorkizunerako begirada konbinatuz.