Donostiako Orfeoiak atzo hasi zuen Almerian udarako denboraldia bi kontzertu bikainekin. Lehenengoa 12:30tan hasi zen hiriburuko Maestro Padilla auditorioan eta arratsaldean, 20:30tan, abesbatzak Roquetas de Mar herrian (Almeria) eguneko bigarren kontzertua eskaini zuen. Bi agertokietan Donostiako taldeak Orquesta Ciudad de Almeriaren laguntza izan zuen, Michael Thomasen zuzendaritzapean. Beethovenen 9.
Donostiako Orfeoiaren uda-denboraldia hastear dago. Uztaila, abuztua eta iraila emanaldiz beteta egongo dira, eta abesbatzak kontzertuak eskainiko ditu Espainiako hainbat tokitan.
Donostiako Orfeoiak joan den ekainaren 26an berritu zuen bere Zuzendaritza Batzordea Ohiko Batzar Nagusia ospatu ondoren. Zuzendaritza Batzordea abesbatzako hainbat abeslari eta arlo profesional ezberdinetan ibilbide luzea duten beste kide batzuk osatzen dute. Guztira, hamahiru batzordekide berri aukeratu ziren, zazpi abeslari eta sei ez abeslari. Halaber, Jose Luis Aramburu Irastorza abeslaria lehendakariorde izendatu zuten.
ORFEOIAK 2024-2025 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA IREKI DU
Zatoz gurekin abestera! Musika gustatzen bazaizu, zatoz gurekin abestera.
Matrikula online dago zabalik, web orrian (www.orfeondonostiarra.org) eta gure egoitzan bertan, astelehenetik ostiralera.
Orfeoiak hamarkadak daramatza haurrak musikalki trebatzen musikan, gure haur-abesbatzetan eta biolin-gelan egindako lehen urratsetan.









