Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiako Orfeoiak musika-ikerkuntzarekiko baterako konpromisoa dute 2001az geroztik, aurten hogeita bosgarren edizioabetetzen duen Donostiako Orfeoia-EHU Sariaren bitartez.
Sariaren helburua da musikarekin zerikusia duten ikerkuntza-lanak bultzatzea eta saritzea, unibertsitatearen esparruan egin direnak: bai doktorego-tesiak, bai ikasketa amaierako proiektuak, bai bestelako ikasketa akademikoak. Interesdunek urriaren 31ra arte aurkez ditzakete haien lanak, paperezko formatuan eta formatu elektronikoan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan edo UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan.
2.000 eurokoa da saria, eta epaimahai-burua Juana Goizueta Vértiz izango da, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, erakunde bietako kidez osatuta dagoen Hitzarmenaren Jarraipenerako Batzordeak izendatutako lau kiderekin batera. Ikasturte akademikoaren bigarren hiruhilekoan jakinaraziko da erabakia, eta Gipuzkoako Campusean antolatuko den ekitaldi ofizial batean egingo da sari-banaketa.