Aurten ere bere agertokira, Donostiako Orfeoiaren egoitzara (San Juan kalea, 6. Donostia), itzuli da Ganbera Musikako Talentu Berriak zikloa; Kutxa Fundazioak sustatzen eta antolatzen du Donostiako Orfeoi, Musikene, EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra) eta Donostia Musikarekin batera.

Edizio berri honetan, sei arratsaldek paisaia musikal zabala marraztuko dute, mendez mende eta sentsibilitatez sentsibilitate bidaiatzen duena: Festivo‑ren distira bizitik eta Ewalden erromantizismo lirikotik hasi, Strausseren ñabardura finetara, Haendelen garbitasunera edo Chopinen adierazkortasun sakonera iritsiz; eta bidean, Debussy eta Gauberten kolore inpresionisten edo Shostakovitxen intentsitate bizirik barrena igaroz. Kontzertu bakoitza garai desberdinen arteko elkarrizketa izango da, baina elkarrizketa hori gazte interpreteen eskuetan berrasmatzen da: freskotasuna, zehaztasuna eta sentsibilitate loratuan oinarrituta, partitura handiak beren lurralde bihurtzen dituzten artistak. Sei gau, musika ganberaren etorkizuna argitzen duen talentu sortzailearen indarra entzuteko; sei une, non jotzea ez den nahikoa, eta soinuarekin batera bidea sortzen duten gazteak aurkitzen diren.

2026ko edizioak zortzi kontzertu bilduko ditu, ostegunetan, 19:00etan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan. Sarrera libre izango da edukiera bete arte.

🎼Otsaila 26 – Sin PalaBrass
🎼Martxoa 12 – Kantua
🎼Martxoa 26 – Skala Hirukotea
🎼Aprila 23 – Etna Hirukotea
🎼Apirila 30 – Zephyra Hirukotea

📌19:00 
👉Sarrera librea eta doakoa