Hitzarmenak Antxon Ayestarán Musika Tailerra eta Orfeoiaren harrobiko abesbatzak babestuko ditu. Gaur egun, 250 haur eta gazte inguruk parte hartzen dute horietan
Donostiako Orfeoiak eta Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Antxon Ayestarán Musika Tailerra eta Orfeoiaren harrobiko abesbatzak babesteko. Proiektuaren helburua da musika eta kantu korala belaunaldi berriei hurbiltzea eta Donostiarekin eta Gipuzkoarekin lotura estua duen tradizio koralaren jarraipena bermatzea.
Lankidetzari esker, gaur egun 250 haur eta gazte inguruk parte hartzen duten proiektua indartu ahal izango da. Proiektuak lau urtetik aurrera laguntzen die haurrei eta gazteei beren musika-prestakuntzan.
Orfeoiaren harrobia hiru ekimenen inguruan egituratzen da. Antxon Ayestarán Musika Tailerra 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, txikitatik musikaren munduan murgiltzeko aukera eskaintzen die eta gaur egun 123 parte-hartzaile ditu. Eskola Abesbatzek, hitzartutako abesbatzekin batera, 83 abeslari biltzen dituzte. Orfeoi Gaztek, berriz, 8 eta 16 urte bitarteko 44 gazte ditu, ahots- eta abesbatza-prestakuntzan aurrera egiten dutenak.









