Bilboko Udalak eta Columbus Fundazioak 2025eko irailaren 6tik 14ra Bilbon, Donostian, Arantzazun eta Logroñon ospatuko den RenHacer jaialdiaren IV. Edizioa aurkeztu dute. Jaialdiak Ramón Tebar maisu ospetsuaren musika-zuzendaritza izango du, eta obra nagusia Verdiren ‘Requiem’ izango da, errepertorio unibertsaleko konposizio hunkigarrienetako bat.
Donostiako Orfeoiak, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta nazioarteko lehen mailako bakarlari talde bat interpretatuko dute: Miren Urbieta-Vega (sopranoa), María José Montiel (mezzosopranoa), Jonathan Tetelman (tenorea) eta George Andguladze (baxua).
RenHacer jaialdiaren helburu nagusia da saiakuntza klinikoak bultzatzeko eta gaixotasun ultra-arraroak dituzten haurrei zuzendutako terapia genikoak eskuratzeko dirua biltzea. Edizio honetan, funtsak CTNNB1 elkarteari laguntzeko erabiliko dira, elkarte horrek modu aktiboan parte hartzen baitu funtsen bilketan, CTNB1 Foundationen kolaboratzaile estu gisa, 2025ean lehen entsegu klinikoaren hasiera bultzatzeko. Mutazio genetiko horrek bost neska-mutili eragiten die gaur egun Euskadin, eta hogeita hamabosti Estatu osoan.
Kontzertuetarako sarrerak laster egongo dira salgai fundacioncolumbus.org webgunean. Hona hemen datak:
• Irailak 11: Rioja Fórum (Logroño)
• Irailak 12: Gaixotasun arraroak finantzatzeko sinposioa (Bilbo)
• Irailak 12: Gaixotasun arraroak finantzatzeko sinposioa (Bilbo)
• Irailak 13: Arantzazuko Santutegia
• Irailak 14: Euskalduna Jauregia (Bilbo)