Donostiako Orfeoia Musika Hamabostaldian izango da aurten ere. Abesbatzaren parte-hartzea abuztuaren 4an, astelehenean, hasiko da, 20:00etan, Kursaalean, eta bertan ‘Sinfonía nº2 en re mayor op.36’ (Beethoven) eta ‘Sabat Mater’ (Rossini) interpretatuko ditu. Mark Elder maisuak zuzenduko du emanaldia eta abesbatzarekin batera Comunitat Valenciana-Pauau de les Arts orkestra arituko da. 

Hitzordu berezia izango da, Xabier Anduaga donostiar tenorea ere Kursaaleko oholtzara igoko baita, Masabane Cecilia Rangwansha (sopranoa) eta Will Thomasekin (baxua) batera. 
 
Kontzertu honen ondoren, Orfeoia Hamabostaldiko Organo Zikloan egongo da abuztuaren 11n, astelehena, Tolosako Santa María Parrokian. Organoan Gerardo Rifón egongo da.