Donostiako Orfeoiaren udako denboraldiak gelditu gabe jarraitzen du. Abuztuaren 17an, igandea, 20:30ean, abesbatzak Rocamadour jaialdian parte hartuko du, Frantziako okzitanian. Aurtengo udako bigarren kontzertua izango da, uztailaren 10ean Montpellierreko jaialdian eskainitakoaren ondoren. Igandeko emanaldia, Valle d’Azoun antolatua, aire zabalean ospatuko da.
Orfeoiak duela bi urte parte hartu zuen jaialdi honetan, eta publikoaren eta kritikaren harrera bikaina izan zen ‘Réquiem’ (Verdi) lana interpretatu ondoren.
Abesbatzarekin batera Victor Julien-Laferrière maisua eta Consuelo orkestra izango dira. Bakarlariak Lauranne Oliva (sopranoa), Paul Figuier (kontratenorra), Enguerrand de Hys (tenorra) eta Nicolas Brooymans (baxua) izango dira, eta ‘Réquiem’, Mozarten konposizio ospetsuenetako bat, eta ‘Sinfonía nº7’ (Beethoven) entzungo dira.