Donostian eta Iruñean Euskadiko Orkestraren Denboraldian parte hartu ondoren, Orfeoia urteko nazioarteko lehen kontzertuetan murgilduko da datozen egunetan. Hala, Donostiako abesbatza Toulousen eta Foixen izango da Aste Santuan, Toulouseko Orkestraren Denboraldian parte hartzeko. Ariane Matiakh irakaslearen zuzendaritzapean abestuko du.

Lehenengo kontzertua ostegun honetan izango da, martxoaren 28an, Halle aux Grains aretoan, 20:00etan.

Ostiral santuan, martxoaren 29an, kontzertua Foixen izango da, L 'Estive agertokian, 20:30ean.

Toulouseko Orkestrarekin batera ondorengo obra interpretatuko da:

- Les sept paroles du Christ en croix, Cesar Franck.

Florie Valiquette sopranoak, Julien Behr tenoreak eta Jean-Sébastien Bou baritonoak ere hartuko dute parte.

Hilabete bizi baina zoragarri baten ondoren, Donostiako Orfeoiak ilusio handiz ekingo dio nazioarteko lehen irteera honi. Gainera, Donostiako abesbatza Ariane Matiakh maistra frantziarrak zuzentzen duen lehen aldia izango da.

Kontzertuen eta sarreren salmentari buruzko informazio zehatza www.orfeondonostiarra.org webgunean kontsulta daiteke.