MUNDURA ZABALIK leloa hartuz, aurten 75 urte beteko dira 1948ko urrian gure elizbarrutietako 8 apaiz Ecuadorrera bidali zituztenetik. Geroxeago, erlijiosoak eta laikoak ere bidaliak izan ziren. Los Ríos (Ecuador) lurraldean jaio zena, urte batzuk geroago, Latinoamerikako beste lurralde batzuetara eta Afrikara hedatu zen. Euskadin elizbarrutietako 700 misiolari baino gehiago izan dira. 2022. urtean, Donostiako gure elizbarrutiak, Elizbarrutiko Misioen bitartez 610.079 € bidali ditugu Afrika, Latinoamerika eta Asiako hainbat herrialdetara, herrialde askori eta bertako elizei babesa eta elkartasuna adierazteko. Horri, gainera, Caritasek nazioarteko lankidetza gisa bidaltzen duen laguntza gehitu behar zaio.

Donostiako Orfeoiaren oroitzapenezko kontzertua
Elizbarrutietako Misioen 75. urteurrena dela eta, martxoak 19, igandez, 19:00etan Donostiako Orfeoiak oroitzapenezko kontzertua eskainiko du Donostiako San Bizente elizan. Sarrera dohainik izango da.Orfeoiak abestuko du: Bach, Aita Madina, Hanedel, Mozart, Webber, Cohen, Casals, Fauré, Garbizu, Newton eta Boito. Gerardo Rifón, organoan, eta Sainz Alfaro zuzendaritzapean.