Musikeneko Pedagogia ikasleak X. Donostiako Orfeoia-Musikene Saria eskuratu du ‘Euskal kantu tradizionalen presentzia Gipuzkoako Musika Mintzairako ikasgeletan. Proposamen didaktikoa’ izeneko bere Gradu Amaierako Lanagatik.

Martinek azaldu duenez, bere lanaren gaia euskal kanta tradizionalak dira, musika irakaskuntzen esparruan. Saridunaren ustez, folklorea leku baten identitatearen parte da, eta musika gelarako tresna garrantzitsua izan daiteke, kasu honetan, Musika Hizkuntzarako tresna.

Saria emateko ekitaldia atzo arratsaldean egin zen Donostiako Orfeoiaren egoitzan, eta sarituak Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoaren eta Antxon Elosegui Donostiako Orfeoiko presidentearen eskutik jaso zuen Diploma.