Datorren abenduaren 30ean, asteartea, 19:30eanDonostiako Orfeoiak berriro hartuko du parte Espainiako hitzordu liriko garrantzitsuenetako batean: Urte Berriko XXV. Zarzuela Gala Solidarioan. Ekitaldi hori Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean izango da. Aurtengo edizioan, artista zerrenda bikaina elkartuko da, eta generoaren orrialderik enblematikoenetako batzuk jasoko ditu, hainbat obratakoak, hala nola Maitetxu MíaLa BrujaMarinaEl huésped del SevillanoEl último románticoLa DoloresLa alegría de la huertaLa rosa del azafránLa gran vía eta La parranda, beste askoren artean. 

 Borja Quintas eta José Antonio Sainz Alfaro zuzendarien esanetara, hainbat bakarlarik parte hartuko du  galan —besteak beste, Carmen Solis, Graciela Moncloa, Cristina Faus, Javier Camarena, Celso Albelo, Moisés Marín, Antonio Vázquez, Juan Jesús Rodríguez eta Rubén Amorettik— UCAM unibertsitateko Orkestra SinfonikoarekinEstampas de Zarzuela balletarekinMadrilgo Rondalla Lírica elkartearekin eta ¡Chotis siempre Madrid! kultura-elkartearekin batera.