Ostegun honetan, ‘Todo por delante’ Gala egingo da Kursaal jauregian, Radio San Sebastian irratiaren Mendeurrena ospatzeko, eta Donostiako Orfeoiaren emanaldiarekin hasiko da gau-ekitaldia; Agur Jaunak tradizionala eta 1940ko hamarraldiaz geroztik Cadena SER katearen sintonia ofiziala den Federico Mompouren “Sintonía Azul” interpretatuko ditu.

Ekitaldi honetanAimar Bretos, Aloña Velasco eta Juan Carlos Ortega aurkezleek ere hartuko dute parte; haiek gidatuko dute musika, umorea, testigantzak eta artxibo historikoak nahastuko dituen ekitaldia. Gainera, ekitaldira joaten direnek zuzeneko emanaldiez gozatu ahal izango dute, hainbat artistaren eskutik, hala nola Alex Ubago, Javier Gurruchaga, Mikel Erentxun  eta Sara Azurza gaztea.

1925eko irailean jarri zen abian Gipuzkoako lehenengo irratia Donostian. Bi urte geroago, 1927an, Sabino Ucelayeta jabeak gaur egun Cadena SER izenarekin ezagutzen dugun Unión Radiori saldu zion Radio San Sebastian. Mende bat igaro den honetan, 100 urteko hauetako historia ospatzea erabaki du Radio San Sebastian irratiak, eta ikuskizun berezi batekin egingo du: “Todo por delante” Galarekin. Urriaren 16an, 19:00etan, izango da ekitaldi hori, Donostiako Kursaal jauregiko Auditorioan.