Donostiako Orfeoiak datorren abuztuaren 1ean, larunbata20:00etan, parte hartuko du 2026ko Gasteizko Txistularien Kontzertuan, Andre Maria Zuriaren jaien aurreko kultur egitarauko hitzordu esanguratsuenetako batean. Gasteizko Luis Aramburu Udal Folklore Eskolak antolatutako kontzertua Espainia Plazan izango da. 

Jon Larrauri Delikaren zuzendaritzapean (txistulari gasteiztarra, Musikenen zuzendaritza ikasketak egiten ari dena, eta Donostiako Orfeoiko kide dena), emanaldiak agertoki berean bilduko ditu Gasteizko eta Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako 40 bat txistulari, Luis Aramburu Udal Folklore Eskolako musikariak, Garikoitz Mendizabal txistularia, Iñaki Ortiz de Villalba abeslaria, Mulixka Dantza Taldea eta Donostiako Orfeoia

Tradizioaren eta sormen garaikidearen arteko elkargune gisa pentsatutako ikuskizunak musika korala, txistua, dantza eta beste hainbat tresna uztartuko ditu, euskal musika ondarea gaur egungo ikuspegitik balioan jarriko duen proposamen artistikoa eskaintzeko. 

Donostiako Orfeoiak protagonismo berezia izango du kontzertuaren barruan, sei obra interpretatuz: Txanton PiperriGabiltzan kalez kaleBigarren kalez kaleLa Paloma eta Paradisuaren konkista, besteak beste. Bere ahotsen indarra eta kalitatea ekitaldi honetarako berariaz sortutako ekoizpen artistikoaren funtsezko osagai izango dira.