Donostiako Orfeoiak Gazteen XVII. Kontzertu Solidarioan parte hartuko du, otsailaren 27an, 19:30ean,  Koruko Santa Mariaren basilikan.

Emanaldi hori ongintzazkoa izango da, eta abeslari gazteak bilduko ditu, errepertorio klasikoa, erlijiosoa eta garaikidea konbinatuko dituen egitarau zabal eta anitz batean. Indar espresibo handiko obrak eskainiko dira kontzertuan, hala nola  Carmina Burana obrako “O Fortuna”, Händel-en  Messiah obrako “Aleluya”, Verdiren “Te Deum” eta John Rutter-en  Gloria obraren II. mugimendua, opera eta musikaletako piezez gain, besteak beste, Bizet-en  Carmen operako “Votre toast” aria, eta  West Side Story musikaleko “One Hand, One Heart”, edo “Edelweiss”.

Borja Rubiños piano-jotzaileak ere hartuko du parte kontzertuan, eta Sainz Alfarok zuzenduko du.

Sarrerak hemen: https://entradium.com/events/xvii-concierto-solidario-de-los-jovenes