Donostiako Orfeoiak bi kontzertu eskainiko ditu maiatzean. Lehenengoa hilaren 13an izango da, 19:30ean, Madrilgo Auditorio Nazionalean. Agertoki horrek oroitzapen onak ekartzen dizkio beti abesbatzari, eta Estatuko hiriburuan 2024ko abenduaren 2an azken aldiz abestu zuen. Bost egun geroago, maiatzaren 18an, 19:00etan, Orfeoiak kontzertua eskainiko du Donostiako Kursaal auditorioan.  
 
Bi kontzertuetan opera klasikoetan oinarritutako programa bat eskainiko da eta abesbatzarekin batera Santa Cecilia Orkestra Klasikoa egongo da. Sainz Alfaro maisuak zuzenduko du. 
 
Hauxe izango da emanaldien errepertorioa: 
 
‘La Forza del Destino’ – Giuseppe Verdi 
Obertura
‘Zadok the Priest’ – Georg Friedrich Händel 
‘La canción del destino’ – Johannes Brahms 
‘Nabucco’ – Giuseppe Verdi 
Obertura
Va pensiero
‘Stabat Mater’ – Gioachino Rossini 
Amen
In sempiterna saecula
 
‘Los maestros cantores de Nüremberg’ – Richard Wagner 
Obertura
‘Carmina Burana’ – Carl Orff 
O fortuna
‘Tannhäuser’ – Richard Wagner 
Coro de peregrinos
‘Cavallería Rusticana’ – Pietro Mascagni 
Intermezzo
‘Danzas Polovtsianas’ – Alexander Borodin 
El príncipe Igor
‘Obertura 1812’ – Piotr Illich Tchaikovsky