Donostiako Orfeoiak Donostiako 87. Musika Hamabostaldiaren amaierako kontzertuan parte hartuko du igande honetan, abuztuaren 30ean, Kursaal Auditoriumean. Milango La Scala Orkestra Filarmonikoarekin batera arituko da, Riccardo Chaillyren zuzendaritzapean, egungo nazioarteko orkestra-zuzendari garrantzitsuenetako bat.

Orfeoiak Giuseppe Verdiren Quattro pezzi sacri obrako Stabat Mater eta Te Deum interpretatuko ditu. Programak Verdiren beraren La forza del destino operaren obertura eta Piotr Ilitx Txaikovskiren 4. Sinfonia ere bilduko ditu.

Hitzorduak nazioarteko erreferentziazko orkestra sinfonikoetako batekin agertokia partekatzeko aukera emango dio Orfeoiari, Musika Hamabostaldiaren 87. edizioari amaiera emango dion kontzertuan.

Orfeoiaren bigarren hitzordu handia aurtengo edizioan

Igandeko emanaldiarekin amaituko da Donostiako Orfeoiak presentzia nabarmena izan duen aurtengo Musika Hamabostaldia. Joan den abuztuaren 19an, Orfeoiak Hector Berliozen Grande Messe des Morts (Réquiem)monumentala interpretatu zuen Kursaalen, Euskadiko Orkestra, Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Easo Abesbatzarekin batera, John Matthew Myers tenorra bakarlari zela eta Erik Nielsenen zuzendaritzapean.

Bi ekoizpen sinfoniko-koral handi hauekin, Donostiako Orfeoiak Musika Hamabostaldiarekin duen lotura estuarieusten dio. Orfeoiak jaialdiaren edizio ia guztietan parte hartu du, eta 1997an Musika Hamabostaldiaren Urrezko Domina jaso zuen.

Amaierako kontzertua abuztuaren 30ean, igandean, Kursaal Auditoriumean izango da.