Donostiako Orfeoiak  Enpresa Lagunen II. Topaketa egin zuen atzo, kulturaren eta enpresaren arteko hausnarketara gune gisa sortutako hitzordua.  “Abesbatzaren kultura eta enpresa-estrategia: beharrezko elkarrizketa” izenburuarekin, lidergoari, balio partekatuei eta epe luzerako ikuspegiari buruz hitz egitea proposatu zuen topaketak, abesbatzaren esperientzia, metafora gisa ez ezik, enpresa-mundura eraman daitekeen antolakuntza-praktika bizi gisa hartuz.

Luis Ignacio Ruiz de Alegríak (IRAGEST), Javier Marcosek (MONDRAGON), Teresa Madariagak (Ingeteam) eta Maider Barahonak (OTEIC Consulting Group) hartu zuten parte topaketa horretan, eta Izaskun Larrañagak moderatu zuen (LACOR IBILI Taldea; eta Donostiako Orfeoiko Zuzendaritza Batzordeko kidea). Koktel batekin amaitu zen topaketa, non aukera izan zuten hartu-emana luzatzeko, hurbileko giro batean, enpresa lagunen arteko loturak indartuz eta kulturak elkarrizketarako eta eraikuntza kolektiborako espazio estrategiko gisa duen eginkizuna azpimarratuz.