Donostiako Orfeoiak lehendabiziko aldiz parte hartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Ondarea eraikitzen. Construyendo culturaOndarearen Europako X. Jardunaldietan. Horrela, bere egoitza irekiko die herritarrei, bere historia, orainaldi artistikoa eta koru-ondarearen balioa hurbiletik partekatzeko. Gure inguruneko musika-erakunde maitatu eta ezagunenetako bat barrutik ezagutzeko aukera paregabea.

Bisita gidatuan parte hartzen dutenek egoitzako espazio garrantzitsuak ikusiko dituzte, eta Orfeoiaren soinua nola eraikitzen den deskubrituko dute: entsegu-aretoa, antzokia, partituren artxibategia... Orfeoiaren musika-ondare biziaz gozatzeko eta erakunde horrek hiriaren kultura-bizitzari egiten dion ekarpena hobeto ulertzeko pentsatutako esperientzia.

Edukiera mugatua da, eta beharrezkoa da gutxieneko talde bat osatzea; hala izan ezean, hurrengo datara arte atzeratuko da. Bisitak urriaren 3an eta 24an espainieraz eta urriaren 17an eta 31n euskaraz egingo dira, 18:30ean; beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, ondorengo helbide elektronikora idatzita: info@orfeondonostiarra.org  Informazio gehiagorako: 943 42 22 39.